Bergarako pilotalekuan
Mendizabalek lortu du Lau t'erdirako azken txartela
Erredakzioa
Antzuolakoak Joseba Ezkurdia mendean hartu du 22 eta 10.
Aitor Medizabalek merezita lortu du Lau t'erdiko txapelketarako azken txartela, Joseba Ezkurdiari 22 eta 10 irabazita.
Hala ere, Antzuolako mutilak ez du partida ondo hasi, Ezkurdia aurretik jarri baita markagailuan; 1-5, 3-6 eta 4-8 izan da aurretik partidako zenbait momentutan.
Hala ere Mendizabal gehiago izan da eta markagailua iraultzea lortu du. 10 eta 9 aurretik jarri eta ordutik aurrera berak izan du jokoaren eta markagailuaren jabetza.
Bukaeran, erraz hartu du mendean aurkaria, aurreikuspen guztiei kontra eginda, 22 eta 10.
Markagailua: 1-4, 1-5, 2-5, 3-6, 4-7, 4-8, 5-8, 10-9, 11-9, 20-10 y 22-10.