Final-zortzirenak
Saralegik jipoia eman dio Titini, 4 eta 22
L.E. |eitb.com
Errioxarrak partida kaskarra egin du eta 0 eta 13 ere izan da atzetik norgehiagokaren lehen zatian. Saralegi final-laurdenetako ligaxkan izango da.
Augusto Ibañez 'Titin' pilotari beteranoak agur esan dio Lau t'erdiko bere azken txapelketari, Saralegiren aurka jasotako porrotaren ondorioz.
Errioxarra ez da batere fin ibili; Ekaitz Saralegik, gainera, nahi duena egin du Adarragako kantxan, Titin alde batetik bestera mugituta.
Mami gabeko partida izan da. Amezketako gaztea 0 eta 13 jarri da aurretik markagailuan eta horren aurrean ezer gutxi egin ahal izan du 44 urteko errioxarrak.
Azkenean, Titinek lau tantu bakarrik egin ditu, horietatik hiru azken jokaldietan.
Saralegi 4 eta 22 gailendu da eta Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.