22-15, Retegi Biri
Ezkurdiak final-laurdenetako ligaxkarako txartela lortu du
Erredakzioa
Arbizuako pilotariak 22-15 irabazio dio Retegi Biri Beotibarren, eta ligaxkako lehen multzoan egongo da. Xala, Olaizola II eta Irujo izango ditu aurkari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joseba Ezkurdiak 22-15 irabazi dio Julen Retegiri Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetako partida, eta Arbizuako pilotariak final-laudenetako ligaxkarako txartela lortu du.
Tolosako Beotibarren jokatu da partida, eta oso parekatua izan da noreghiagokaren erdialdera arte. Lehen txanpan parekotasuna izan da nagusi, eta Ezkurdiak hamarnakotik (10-10) aurrera hautsi du norgehiagoka. Momentu horretan zazpi tanto jarraian egin ditu Ezkurdiak (17-10), eta abantaila hori nahikoa izan da Arbizuako pilotariak garaipena lortzeko (22-15).
Ezkurdia final-laudenetako ligaxkako lehen multzoan egongo da, eta Xala, Olaizola II eta Irujo izango ditu aurkari.