Itxi

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an

Final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko ordutegiak

Erredakzioa

Ostiral honetan Arretxe II-Idoate eta Bengoetxea VI-Saralegi partidak jokatuko dira. Larunbatean Olaizola II.ak Irujo izango du aurkari, eta igandean Xalak Ezkurdiaren aurka jokatuko du.

Bilboko Bizkaia frontoia. Argazkia: EFE

Joseba Ezkurdiak astelehen honetan lortu duen garaipenarekin, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenatako ligaxkako bi multzoak itxita geratu dira. Lehen multzoan Ezkurdia, Xala, Olaiozola II eta Irujo egongo dira, eta bigarrenean Bengoetxea VI, Idoate, Saralegi eta Arretxe II.

Ostiral honetan, azaroaren 1ean, Lau t'erdiko bi partida jokatuko dira. Iruñean Idoate-Arretxe II norgehiagoka jokatuko da (17:00etan), eta Donostian Saralegiren eta Bengoexea VI.aren arteko lehia izango da ikusgai. Oinatz Bengoetxearen eta Saralegiren arteko partida, zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB1ek (17:00etan).

Larunbatean, azaroaren 2an, Olaizola II.ak eta Irujok elkarren aurka jokatuko dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Jaialdia, 17:00etan hasiko da.

Azaroaren 3an, igandean, Xalak eta Ezkurdiak itxiko dute lehen jardunaldia. Partida, Eibarreko Astelena pilotalekuan jokatuko da, 17:00etan. Partida hau zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB1ek.

Final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partiden ordutegiak:

Azaroaren 1a, ostiralean (17:00etan): Arretxe II vs. Idoate, Iruñean.

Azaroaren 1a, ostiralean (17:00etan): Bengoetxea VI vs. Saralegi, Donostian (Zuzenean eitb.com-en eta ETB1n).

Azaroaren 2an, larunbatean (17:30ean): Olaizola II vs. Mtz. De Irujo, Bilbon.

Azaroaren 3an, igandean (17:00etan): Xala vs. Ezkurdia, Eibarren (Zuzenean eitb.com-en eta ETB1en).

Albisteak (3)