Final-laurdenetako ligaxka
Martinez de Irujok larunbateko partida jokatzea erabaki du
L.E. | eitb.com
Pilotariak mina du atzamar batean eta goizean egin du eskuaren egoera zein den ikustenko azken proba.
Juan Martinez de Irujok larunbatean Olaizola II.aren aurka jokatzea erabaki du.
Iberokoak min hartu zuen iragan ostiralean, Elizondon, eta fisura dauka atzamar batean eta larunbateko partida jokatuko zuen ala ez zalantzan izan da azken momentura arte.
Lau t'erdiko txapelketako araudiak ez du lehen fasean partidak atzeratzeko aukera ematen.