Final-laurdenak
Idoate Arretxe II.ari gailendu zaio 21 eta 22
L.E. | eitb.com
Iker Arretxe aurretik joan da partida guztian eta garaipena poltsikoan zuela zirudien, baina iruindarrak ez du etsi eta markagailua irauli du.
Mikel Idoatek lehen puntua eskuratu du Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetan. Idoare Arretxe II.ari gailendu zaio Labriten, oreka nagusi izan den partidan.
Iker Arretxek ezin hobeto hasi du neurketa, aurrea hartu du hasieratik eta horri eutsi dio ia bukaera arte. Partida oso alde izan du, batez ere 21 eta 18 jarri denean.
Baina Idoatek ez du etsi, eta, ezinezkoa zirudien arren, norgehiagokari buelta eman eta 21 eta 22 gailendu da.