Astelenan
Bengoetxea VI.ak partida oso orekatua irabazi du (22-20)
Erredakzioa
Leitzako aurrelariak bere bigarren puntua lortu du, final-laurdenetako ligaxkan, Mikel Idoateren aurka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak garaipen oso garrantzitsua eskuratu du Mikel Idoateren kontra (22-20). Neurketa oso orekatua izan da Eibarko Astelenan, baina leitzarrak azkenengo tantoak esperientziarekin oso ondo jokatu ditu.
Bengoetxea agintzen hasi da Eibarko pilotalekuan (3-1), baina Leitzakoak akatsak egin ditu, eta Mikel Idoatek markagailua irauli du (3-5). Iruñeko pilotaria eroso egon da Astelenako kantxan, baina Oinatz Bengoetxeak ez dio markagailuko aldea handitzen utzi (4-6).
Leitzako aurrelariak markagailua irauli du (7-6), baina Idoatek sendo jarraitu du (7-8). Partidak orekatuta jarraitu du (9-9), eta pilotariek ezin izan dute abantailari lortu (12-12).
Idoate 13-15 aurreratu da markagailuan, eta nafarrak tanto politak egin ditu 13-17koa jartzeko. Bengoetxea puntu bakarrera jarri da, 17-18koarekin, eta Leitzakoak markagailua irauli du (19-18). Oinatzek ongo jokatu ditu azkenengo tantoak, eta garaipen garrantzitsua eskuratu du (22-20) final-laurdenetako ligaxkan.