16:30ean
Olaizola II-Ezkurdia eta Saralegi-Arretxe II partidak, gaur zuzenean
Erredakzioa
Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldiko norgehiagoka biak eskainiko dituzte eitb.com-ek eta ETB1ek, 16:30ean.
Lau t'erdiko txapelketako bigarren jardunaldia gaur amaituko da Olaizola II.ak Ezkurdiaren aurka eta Saralegik Arretxe II.aren aurka jokatuko dituzten partidekin. Jaialdia Tolosako Beotibarren izango da 16:30ean, eta partida biak zuzenean eskainiko dituzte eitb.com-ek eta ETB1ek.
Aimar Olaizolak Irujori irabazi zion lehen jardunaldian, eta Ezkurdiak garaipena lortu zuen Xalaren aurka. Ondorioz, bi pilotariak berdinduta iritsiko dira partida honetara, eta multzoko lidergoa dute jokoan. Irujok bere lehen garaipena lortu du asteburu honetan, Xalari irabazita.
Beste multzoan, Saralegik eta Arretxe II.ak asko dute jokoan. Bi pilotari hauek porrota jaso zuten lehen jardunaldian. Saralegik Bengoetxea VI.aren aurka galdu zuen, eta Arretxe II.ak Idoateren aurka. Oinatz Bengoetxeak bi partidatik bi irabazi ditu, eta multzoko liderra da.