Finalerdiak, jokoan
Bi pilotari falta dira 'kaiolan'
Erredakzioa
Larunbatean Juan Martinez de Irujok eta Ezkurdiak finalerdietarako txartela izango dute jokoan Labriten. Saralegik eta Idoatek finalerdietan egoteko lehia jokatuko dute igandean, Astelenan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldiko ordutegiak jakitera eman dituzte. Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea finalerdietarako sailkatuta daude jada. Arretxe II eta Xala, ordea, kanporatuta daude.
Juan Martinez de Irujok eta Joseba Ezkurdiak finalerdietarako txartela izango dute jokoan larunbat honetan Iruñeako Labrit pilotalekuan. Helburu bera izango dute Idoatek eta Saralegik, igandean Astelena pilotalekuan.
Final-laurdenetako azken jardunaldiko datak eta ordutegiak:
Azaroak 15, ostirala (22:00etan): Olaizola II vs. Xala (Sestaon). Zuzenean ETB1en eta eitb.com-en
Azaroak 16, larunbata (17:00etan): Mtz. de Irujo vs. Ezkurdia (Labrit, Iruñea)
Azaroak 17, igandea (17:00etan): Saralegi Vs. Idoate (Astelena, Eibar). Zuzenean ETB1en eta eitb.com-en
Azaroak 18, astelehena (16:30ean): Bengoetxea VI Vs. Arretxe II (Beotibar, Tolosa)