22-16
Olaizola II.ak garaipena lortu du Xalaren aurka
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak 22-16 irabazi dio Lekuinekoari. Bi pilotariek ezer gutxi izan dute jokoan, baina ikuskizun polita eskaini dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aimar Olaizolak 22-16 irabazi dio Xalari Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida. Olaizola II.a finalerdietarako sailkatuta zegoen jada, eta Xalak ez zuen final-laurdenak gainditzeko aukerarik.
Ezer gutxi izan zuten jokoan bi pilotariek Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, baina ikuskizun polita eskaini zuten. Partida bizia izan zen, tanto politak ikusi ziren, eta asko jokatu zuten airez, ikusleen gozamenerako.