Itxi

Labriten

Irujok kostata lortu du finalerdietarako txartela (22-21)

Erredakzioa

Iberokoak Ezkurdia gainditu du, intentsitate handiko partidan, eta txapelketako finalerdietan izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Martinez de Irujok Lau t’erdikoaren finalerdietarako txartela lortu du (22-21). Iberoko pilotariak Joseba Ezkurdia gainditu du, Labriten, intentsitate eta zailtasun handiko norgehiagokan. Urbizukoa Irujo mendean hartzeko zorian izan da.

Irujo kostata sailkatu da, baina lortu egin du, eta hurrengo kanporaketan Oinatz Bengoetxearen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Irujok mina dauka oraindik ere atzamarrean eta atzerapena eskatu dezake.

Finalerdietarako beste txartela Idoatek eta Saralegik izango dute jokoan, igandean Astelena pilotalekuan. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute neurketa.

Albisteak (1)

Bideoak (1)