Pilotalekua aldatu dute
Irujo-Bengoetxea VI finalerdia Eibarren jokatuko da
Erredakzioa
Pilotaren nafarren arteko norgehiagoka Eibarko Astelenara aldatazea erabaki dute (abenduaren 1ean), Bilboko Bizkaian jokatuko zela esan ondoren.
Juan Martinez de Irujoren eta Oinatz Bengoetxearen arteko finalerdia Eibarko Astelena pilotalekura aldatu dute. 2013ko Lau t’erdiko finalerdia Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko zela esan zuten, baina azkenean Eibarren jokatuko da, abenduaren 1ean.
Irujok atzeratzea eskatu du
Juan Martinez de Irujok lesioa du eskuin eskuko hatz erakuslean, eta asteartean entrenamendua egin zuen. 40 minutu jo eta su aritu ondoren, Oinatz Bengoetxearen kontrako partida, 2013ko Lau t’erdiko finalerdikoa, atzeratzea erabaki zuen.
Partida igandean, azaroaren 24an, jokatu behar zuten, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, baina Iberokoak norgehiagoka atzeratzea eskatu zuen, eta abenduaren 1ean jokatuko da.