Itxi

Lehen finalerdia

Olaizola II – Saralegi: nor baino nor gehiago, finalaren atarian

L.E. | eitb.com

Amezketako pilotariak egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak Labriten. Olaizolak azken bi txapelketak irabazi ditu, eta aurtengoan bere zazpigarren txapela jantzi nahi du.

Ekaitz Saralegik ezustekoa eman nahi du egungo txapeldunaren aurka. EiTB.

Aimar Olaizolak eta Ekaitz Saralegik indarrak neurtuko dituzte larunbatean Labriten, Lau t'erdiko txapelketako finalerako txartela lortu nahian.

Saralegik aurtengo edizioko ezustekoa eman du finalerdietara iritsita. Inork ez duen horrelarik espero, eta balentria partida bakarra galduta lortu du: Oinatz Bengoetxearen aurka neurketa 22 eta 8 galdu zuen, final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian.

Bidean, lau politari hartu ditu mendean Amezketakoak: Urrutikoetxea final-hamaseirenetan (22-13), Titin final-zortzirenetan (22-4), Arretxe II.a final-laurdenetako bigarren jardunaldian (22-16) eta Idoate hirugarren jardunaldian (22-17).

34 urteko aurrelariak lehen aldiz jokatuko du Lau t'erdiko finalerdi bat, eta, faborito nagusia aurrean izango duen arrez, "guztia ematera" aterako dela azpimarratu du: "ez dut galtzekorik ezer, baina bai irabazteko asko".

Olaizola II, faboritoa

Olaizolak txapeldunaren presioari egin beharko dio aurre finalerdian, eta faboritoen artean ez dagoen aurkariari aurre egiteak ere ardura gehitzen dio Goizuetakoari.

Aimar Lau t'erdiko txapelketako mitoa da jada, zazpigarren txapela irabazteko bidean baita. Aurtengo edizioan jokatutako hiru partidak aise irabazi ditu: 22-13 Irujori, 22-18 Ezkurdiari eta 22-16 Xalari. Hala ere, faboritoaren papera alde batera utzi nahi du, konfiantza gehiegirekin ateratzea ondorio latzak izan ditzakeelako edozein pilotariren aurka.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)