3 ordutan
Finalerako salgai jarritako Asperen sarrerak, agortuta
Erredakzioa
Gaur goizean salgai jarri dira Olaizolaren eta Irujoren arteko finala ikusteko sarrerak. Internet bidez bakarrik erosteko aukera zegoen. Asegarcek oraindik ditu sarrerak salgai.
Lau t'erdiko txapelketako final handia, Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizolaren artekoa, abenduaren 14an jokatuko da, Gasteizen, Ogeta pilotalekuan.
Sarrerak gaur jarri dira salgai, eta, enpresek kaleratu duten bezala, Internet bidez bakarrik erosteko aukera zegoen. Finalerako salgai jarritako Asperen sarrerak, agortuta; Asegarcek oraindik ditu sarrerak salgai.
Salmentan jarri ditugun 500 sarrerak 4 1/2ko finalerako agortu dira. @asegarcepelota -koen salmentak jarraitzen du http://t.co/3WoRlg3myx
— ASPE Pelota (@ASPEpelota) diciembre 4, 2013
Salneurriak
a) Kantxako jesarlekua, 1 - 63: 100 euro.
b) Kantxako jesarlekua, 64 - 76: 70 euro.
c) 1. pisua, alde batean: 50 euro.
d) 1. pisua, errebotean: 40 euro.