Final-hamaseirenak
Tolosak jardunaldiko azken partidak hartuko ditu gaur
Erredakzioa
Mikel Beroiz-Jon Ander Albisu eta Mikel Olaetxea-Jon Jaunarena dira Lau t'erdiko final-hamaseirenetan jokatu beharreko azken neurketak.
Lau t'erdiko txapelketan murgilduta gaude, eta final-hamaseirenak jokoan dira.
Alegian, Iker Arretxek eta Julen Retegik jokatu zuten ostiralean, eta Retegi Bik 22-20 irabazi zuen. Igandean, aldiz, Aritz Lasa eta Jose Javier Zabaleta pilotariek neurtu zituzten indarrak. Lasak aise menderatu zuen aurkaria (22-8).
Final-hamaseirenetako azken partidak gaur jokatuko dira, Beotivarren: Mikel Beroiz-Jon Ander Albisu eta Mikel Olaetxea-Jon Jaunarena.