Tolosan
Albisuk eta Olaetxeak final-zortzirenetarako txartela lortu dute
Erredakzioa
Albisuk Mikel Beroiz gainditu du (22-17), eta Olaetxea Jon Jaunarena baino gehiago izan da (22-19).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jon Ander Albisu Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetarako sailkatu da, Tolosan jokatutako partida parekatu batean, Mikel Beroiz mendean hartuta (22-17).
Mikel Olaetxeak ere hurrengo kanporaketarako txartela lortu du, Jaunarenari irabazita (22-19).
Final-zortzirenetako ordutegiak eta pilotalekuak:
Ostiralean, Altsasun: Ezkurdia-Lasa (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)
Larunbatean, Huercanosen (Errioxa): Julen Retegi-Urrutikoetxea
Igandean, Eibarren: Barriola-Olaetxea (zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en)
Astelehenean, Tolosa: Xala-Albisu
Bestalde, Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok badakite non jokatuko duten final-laurdenetako neurketa. Goizuetakoak Labriten neurtuko ditu indarrak Oinatz Bengoetxearekin, hilaren 25ean. Iberokoak, ordea, igandean jokatuko du, Astelenan.