Kargatzen...
Itxi

Hurrengo asteburuan

Dena erabakitzeke

Erredakzioa

Saralegik sufrituta irabazi dio Xalari (22-21). Final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldian erabakiko da dena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ekaitz Saralegik sufrituta lortu du garaipena Xalaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan.

Saralegi markagailuan aurretik joan da partida osoan, eta alde garrantzitsuak izan ditu (10-17, 14-20), baina Xala suspertu egin da, eta partida berdintzea lortu du (21-21).

Azkenean, Amezketakoa nagusitu da, eta bere bigarren puntua erdietsi du. Final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldian erabakiko da dena. Guztiek dute Lau t'erdikoaren finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera.

Albisteak (1)

Bideoak (1)