Itxi

Lau t'erdiko finalerdiak

Irujo eta Bengoetxea: 'Bizkaia frontoiak ez digu mesederik egiten'

ERREDAKZIOA

Leitzako aurrelariak 105,3 eta 105 gramoko pilotak aukeratu ditu, Irujok aukeratutako 105,5 eta 106,1 gramoko larruzko pilotak baino arinagoak.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak hurrengo igandean jokatu duten Lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoetarako pilotak aukeratu dituzte. Partida Bizkaia frontoian jokatuko da, nahiz eta bietako bateri ere askorik ez gustatu.

“Efektuak ondo hartzen ez dituen frontoi geldoa eta astuna da. Nire ustez, Juan bezalako pilotari indartsuentzat egokiagoa da frontoia, ni bezalako arinentzako baino. Hala ere, niretzako aukera handia da final batean egotea, eta hori lortzeko ilusio handia dut”, adierazi du Bengoetxea VI.-ak hautaketan.

Leitzako aurrelariak 105,3 eta 105 gramoko pilotak aukeratu ditu, Irujok aukeratutako 105,5 eta 106,1 gramoko larruzko pilotak baino arinagoak.

“Hemen partida onak eta txarrak egin ditut. Ez dot uste beraz, frontoiak mesede egiten didanik. Tantoa ezin hobe egin behar da eta alor horretan, Oinatzek nik baino gehiago hurbiltzen du pilota txapara. Hortaz, ez nago ados Oinatzekin Bilboko frontoia niri hobeto datorkidala esaten duenean”, adierazi du bere aldetik Iberotarrak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)