Itxi

Finalerako sailkatuta

Aimarrek bere zortzigarren txapela izango du helburu, Irujoren aurka

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak finalerako txartela eskuratu du, Ekaitz Saralegiri erraz irabazita (22-9).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak Lau t'erdiko txapelketako finalerako txartela eskuratu du, Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian Ekaitz Saralegi mendean hartuta (22-9).

Goizuetako hasieratik nagusitu da, eta Saralegik ezin izan du bere jokoa egin. Hala ere, markagailuan birritan hurbildu da gipuzkoarra eta itxaropenari eutsi dio. Baina Aimarrek bere kalitatea eta nagusitasuna erakutsi du, eta finalerako sailkatu da 9-0eko partziala lortuta.

Irujo, Olaizolaren aurkaria

Olaizolak Juan Martinez de Irujorekin neurtuko ditu indarrak txapelketako finala. Iberokoak Bengoetxea gainditu zuen (22-16) eta kaiolako bere zazpigarren finala jokatuko du. Aimarrek, bestalde, zortzigarren txapela irabaztea izango du helburu. Konfirmatzeke dago, baina antza abenduaren 14an jokatuko da finala, Gasteizen edo Bilbon.

Albisteak (1)

Bideoak (1)