Interneten
Finalerako sarrerak salgai daude jada
Erredakzioa
Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, 40 eta 100 euro artean.
Pilotako Liga Profesionalak jakitera eman zuen astelehenean Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko duela 2014ko lau t'erdiko txapelketaren finala.
Azken urteetako bi pilotari onenak arituko dira aurrez aurre: Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola.
17:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak prezio honetan jarri dituzte salgai:
• Kantxako butaka: (1-48 aulkiak) 100 euro.
• Kantxako butaka: (49-72 aulkiak) 70 euro.
• 1. pisua (palkoa): 100 euro.
• 2. pisua: 60 euro.
• 3. pisua: 50 euro.
• Errebotea: 40 euro.
Sarrerak salgai daude jada www.ticketea.com eta www.ticketmaster.es webguneetan.
tan.