Txapelketa
'Kaiola 2015', martxan
eitb.eus
Juan Martinez de Irujok 2014an lortutako txapela irabazteko lehiatuko dira parte hartuko duten 16 pilotariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Karlos Argiñano Jatetxean, Eskupilota Enpresen Ligak 2015ko Lau eta Erdiko Txapelketa aurkeztu dute. Ekitaldian, lehiaketako fase desberdinetan dagozkien pilotarien neurketak markatuko dituen zozketa egin da.
Prentsaurrekoan, parte hartuko duten pilotariak egongo dira, baita Asegarce eta Aspeko enpresetako ordezkariak ere.
ASPEko pilotariak
Irujo, Retegi BI, Ezkurdia, Xala, Aritz Lasa, Jaunarena, Altuna III eta Irribarria
ASEGARCEko pilotariak
Olaizola II, Olaetxea, Urrutikoetxea, Bengeotxea VI, Artola, Arretxea II, Elezkano II eta Víctor #PelotaVasca
Lau koadro erdiko Txapelketako aukeratuak. 16 pilotari eta denak aurrelariak #PelotaVasca pic.twitter.com/fR8v4caLOX
— ASPE Pelota (@ASPEpelota) septiembre 29, 2015