Itxi

Final-hamaseirenak

Olaetxeak eta Ezkurdiak aurrera egin dute, euren partidak irabazita

eitb.eus

Mikel Olaetxea 22 eta 21 gailendu zaio Iker Irribarriari eta Artolaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa. Ezkurdia, berriz, jaun eta jabe izan da Arretxe II.aren aurka (22-7).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Olaetxea eta Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetan dira jada, Iker Irribarria eta Arretxe II.a kanporatu ostean.

Olaetxea eta Irribarriaren artekoa lehia oso orekatua izan da, azkarra, eta pilotakada gutxikoa. Hasiera, Lizartzakoa 8 eta 3 aurreratu da, baina Irribarriak 8na egitea lortu du. Olaetxea 16-12 eta 21-18 ere aurreratu da, baina horitan ere Irribarriak markagailua berdintzea lortu du. 21 eta 21ekoarekin sakea Irribarriak izan du, baina tantoa, eta hurrengo kanporaketarako txartela, Mikel Olatxeak lortu du: 22-21. Iñaki Artola izango du aurkari hurrengo fasean.

Ezkurdia, jaun eta jabe

Arretxe II.a eta Joseba Ezkurdiaren arteko norgehiagoka oso bestelakoa izan da. Arretxe 4-3 aurreratu da hasieran, baina hortik aurrera Arbizukoa jaun eta jabe izan da. 0 eta 12ko partziala eginda, partida guztiz hautsi du Ezkurdiak, eta Arretxe estita aritu da.

Xala izango da Joseba Ezkurdiaren aurkaria final-zortzirenetan.

 

netan.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)