Elezkano II.a menderatuta
Aritz Lasak final-zortzirenetarako txartela lortu du
Erredakzioa
Urretxuko pilotariak 22-20 irabazi dio Danel Elezkanori Lau t'erdiko Txapelketako final-hamaseirenetako partida. Ondorioz, Altuna III.a izango du aurkari final-zortzirenetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aritz Lasak 22-20 irabazi dio Danel Elezkanori Lau t'erdiko Txapelketako final-hamaseirenetako partida. Ondorioz, Urretxuko pilotariak Altuna III.a izango du aurkari final-zortzirenetan.
Erritmo eta intentsitate handiko partida izan da. Hasieran, parekotasuna izan da nagusi, baina 10-10ekoan apurtu da norgehiagoka. Momentu horretan, Aritz Lasak zazpi tanto egin ditu jarraian (17-10), eta partida ondo bideratuta utzi du. Elezkano II.ak, ordea, ez du etsi, eta aldeak murriztu ditu bi tantora (20-18) gerturatu arte.
Norgehiagokako azken txanpan azaldu du bere joko onena Danel Elezkanok. Aritz Lasaren aldeko 21-20ko emaitzarekin tantoa bukatzeko aukera ona izan du Elezkano II.ak, baina Zaratamokoak ez du asmatu, eta Lasak garaipena eman dion tantoa egin du (22-20).