Finalerdia
Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea, final handiaren bila
eitb.eus
Bizkaitarra egungo txapelduna da eta ez du partidarik galdu aurreko ligaxkan. Leitzarrak, berriz, bakarra galdu du, baina sasoi betean da.
Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, Lau t’erdiko finalean sartzeko lehian.
Leitzako pilotaria sasoi betean da. Partida bakarra galdu du, Aimar Olaizolaren aurka jokatutakoa. Goizuetakoa da, hain zuzen, bigarren finalerdiko protagonistetako bat.
Aurreko koadroetan maisu da Oinatz, eta hor min egin diezaioke Urrutikoetxeari.
Bizkaitarrak ez du partidarik galdu txapelketan, eta sasoi betean da, Bengoetxea VI.a bezala. Bera da faborito nagusia, are gehiago iazko finalerdian Leitzakoa 18 tantotan utzi zuela kontuan izanda.
Bietako batek bakarrik lortuko du finalerako txartela.