Itxi

Urrutkoetxearen aurka

Olaizola II.ak ez du hirugarren postua lortzeko partida jokatuko

Erredakzioa

Aimar Olaizolak min du ezker sorbaldan eta ez du jokatuko Mikel Urrutikoetxearen aurka hirugarren eta laugarren posturako partida.

Aimar Olaizola. Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak ez du jokatuko Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren postua lortzeko partida. Azaroaren 19an Mikel Urrutikoetxearen aurka Labriten jokatu beharreko norgehiagokari uko egin dio ezker sorbaldan min duelako.

Goizuetako pilotariak min hartuta amaitu zuen Altuna III.aren aurka jokatutako finalerdia eta Asegarceko medikuek egindako frogen ostean, datorren asteburuko partidari uko egin behar izan dio.


/>

/>

Albisteak (2)