22-4
Victorrek aise gainditu du Jaka, eta final-laurdenetan dago
Erredakzioa
Errioxako pilotariak 22-4 irabazi du final-zortzirenetako neurketa, eta Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkara sailkatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Victorrek 22-4 irabazi dio Jakari Lau t?erdiko final-zortzirenetako kanporaketako partida, eta final-laurdenetako ligaxka jokatzeko txartela eskuratu du. Hasieratik izan da nagusi errioxarra, eta Jaka ezinean ibili da.
Elezkano II.a izango du aurkari Victorrek final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Victorren eta Danel Elezkanoren multzo berean egongo dira Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a ere.