Itxi

Final-laurdenetako ligaxka

Ezkurdiak Artolari irabazi dio 22 eta 14

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arbizukoak aurreikuspenak bete ditu eta partida kontrolpean izan du zortzinakoaren ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdia nafarrak 22 eta 14 hartu du mendean Iñaki Artola gipuzkoarra Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako B multzo partidan.

Neurketa orekatua joan da markagailuan zortzina izan diren arte. Hortik aurrera, nafarra nagusi izan da sakeari esker, eta Artolak, berriz, huts ugari egin ditu.

Ezkurdiak aurreikuspenak bete ditu eta azkenean 22 eta 14 nagusitu da, 227 pilotakada eta 45 minutuko partidaren ostean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)