Lesioa
Bengoetxea VI.ak atzamarra hautsita dauka
eitb.eus
Pilotari nafarra Elezkanoren aurkako garaipenaren partidan lesionatu zen, eta ez da segurua hirugarren jardunaldian parte hartuko duenik.
Oinatz Bengoetxeak haustura dauka eskuin eskuko hatz erakuslean. Nafarroako pilotaria larunbatean lesionatu zen, Lau T'erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkako neurketan. Tanto bakarreko aldearekin irabazi zion Danel Elezkanori.
Bengoetxea VI.ari azterketa medikoak egin zizkioten larunbat gauean, eta ez daude oraindik balizko eboluzioaren inguruko daturik. Ez da segurua hirugarren jardunaldian parte hartuko duenik.
Oinatzek puntu bat dauka sailkapenean, eta A Multzoko gainontzeko pilotariek bezala, oraindik aukerak ditu azken jardunaldian finalerdietarako txartela lortzeko.