Azaroaren 19an
Bizkaia frontoiak hartuko du Lau t'erdiko txapelketaren finala
Agentziak | Erredakzioa
Iruñea eta Logroño izango dira finalerdietako partiden agertokiak, azaroaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren.
Bilboko Bizkaia frontoia izango da aurtengo Lau t'erdiko txapelketaren finala hartuko duena, azaroaren 19an. Bestalde, finalerdiak Iruñean eta Logroñon jokatuko dira, azaroaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren, Eskupilotako Enpresen Ligak gaur bertan jakinarazi duenez.
Hirugarren eta laugarren postuetarako norgehiagokari dagokionez, azaroaren 12an lehiatuko Eibarko Astelena pilotalekuan.
Azkenik, Lau t'erdiko promozio txapelketako finala egun bat aurretik (azaroaren 11n) jokatuko dute Labriten.