Pilota
Lau t'erdiko txapelketa: Ezaugarriak eta historia
Erredakzioa
"Kaiola" benetan ikusgarria da eta urteko azken txapelketa handia.
Lau t''erdiko pilota txapelketa 1989an abiatu zen. Lehenengo ekitaldi horretan Julian Retegi izan zen irabazlea; Galarza III. Hartu zuen mendean (22-6) Anoetan jokatutako finalean.
Txapelketaren izena erabiltzen den frontoi zatiari dagokio, lehenego 4 koadro eta erdietan jokatzen baita. Marra horretatik atzera punpa egiten duten pilotak pasa dira.
"Kaiola" izenez ere ezagutzen da eskuzko pilotaren modalitate hau, jokoaren neurriak txikiak baitira oso. Ikusgarria da jokatzeko era hau, eta tantoak azkarrak dira eta teknikoki asko eskatzen diote pilotariari.
Nafarrak izan dira espezialitate honetan gehienetan nagusitu diren (palmaresa osorik). Lehiatu diren 21 ekitaldietatik bakarrik hirutan irabazi dute Nafarroatik kanpoko pilotariek. 1999an, Mikel Unanue gipuzkoarrak irabazi zuen txapela; 2007an, Titin III. errioxarrak; eta 2009an, Sebastian Gonzalez lapurtarrak.
Gainerako ekitaldi guztietan txapelketak pilotari nafar bat izan du txapeldun. Olaizola II.ak eta Retegik launa txapel jantzi dituzte; Eugik eta Nagorek hiruna; eta garaipen bakarra dute Barriola, Galarza III, Martínez de Irujo eta Arretxe pilotariek.