Itxi

Ligaxka

Urrutik partidarik galdu gabe amaitu ditu final-laurdenak

eitb.eus

Leer en Castellano

Bizkaitarra B multzoko liderra da Artolari irabazi ostean eta finalerdietan A multzoko bigarren sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak.

Mikel Urrutikoetxea. Argazkia: EiTB.

Mikel Urrutikoetxea Lau t’erdiko finalerdietako beste hiru protagonistak zeintzuk izango diren jakiteko zain da, ligaxkako azken partidan Artolari 22 eta 13 irabazi ostean.

Artolak ez zuen finalerdietan sartzeko inolako aukerarik, eta porrot batekin esan dio agur aurtengo kaiolari.

Bizkaitarraren eta gipuzkoarraren arteko partidak ez du askorako eman. Urruti 4 eta 0 aurreratu da lehen tantoetan eta lehen atsedenaldiaren ostean erabakita utzi du neurketa. 18-11 jarri da aurretik eta Artolak ezin izan dio egoerari buelta eman.

22 eta 13 irabazita, Urrutik bere hirugarren garaipena lortu du aurtengo Lau t’erdikoan.

Lau t’erdikoan.

Albisteak (3)

Audioak (1)