Itxi

Lehen finalerdia

Jokin Altuna finalera, Olaizolaren aurka erakustaldia eman ostean (22-12)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Amezketarra jaun eta jabe izan da Labriten jokatutako Lau t'erdiko finalerdian. Olaizolak ondo hasi du partida baina zazpinakoaren ostean kantxan pilotari bakarra izan da: Jokin Altuna.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jokin Altuna gipuzkoarrak bigarrenez jarraian jokatuko du Lau t’erdiko txapelketako finala, lehen finalerdian Aimar Olaizolari 22 eta 12 irabazi ostean. Labrit leporaino bete da bi pilotarien arteko norgehiagoka ikusteko.

Altunak 22 eta 21 galdu zuen iazko finala Oinatz Bengoetxearen aurka. Aurtengo final handia azaroaren 19an jokatuko du, Bengoetxearen eta Urrutikoetxearen arteko finalerdiko irabazlearen aurka.

Amezketarrak atzetik hasi du partida, Aimarrek lehen tantoei erritmo bizia eman dielako eta 5 eta 1 aurreratu delako markagailuan.

Aldea murriztea lortu du Altunak eta orekak markagailuan 7na egin duten arte iraun du. Hortik aurrera, Jokin Altunak erakustaldia eman du, eta aise menderatu du Olaizola beteranoa. Goizuetakoak bederatzigarren finala jokatzea zuen helburu, baina ezin izan du asmoa bete.

Altunak bere alde jarri du partida 10 eta 14koaren ostean. Sakez bi tanto egin ditu, eta jarraian bi gantxo eta bi paretako bat.

Olaizola, ezinean

Aimar Olaizolari nekea nabaritu zaio eta nafarrak ezin izan du egoera irauli. 22 eta 12 gailendu da Jokin Altuna, 50 minutu eta 250 pilotakadaren ostean.

Txapelketako bigarren finalista Bengoetxeak eta Urrutikoetxeak Logroñon jokatuko duten bigarren finalerditik aterako da.

 

Partidako tanto guztiak:

1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 5-2, 5-3, 5-4, 5-5, 6-5, 7-5, 7-6, 7-7, 7-8, 7-9,  7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 8-13, 8-14, 9-14, 10-14, 10-15, 10-16, 10-17, 10-18, 10-19, 10-20, 10-21, 11-21, 12-21, 12-22.

, 12-22.

Albisteak (3)

Bideoak (1)