Itxi

Azaroaren 19an

Urrutikoetxea-Altuna III, Lau t'erdiko final handia

Erredakzioa

Leer en Castellano

Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako finala azaroaren 19an, igandean, Bilboko Bizkaia frontoian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak jokatuko dute 2017ko Lau t'erdiko Txapelketako finala datorren azaroaren 19an, igandean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Finala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak.

Altuna III.ak bigarrenez jokatuko du 'kaiolako' finala. Finalerdietan Olaizola II.ari irabazita (12-22) iritsi da finalera. Iaz, 2016an, Oinatz Bengoetxearen aurka galdu zuen Lau t'erdiko finala, 22-21eko emaitzarekin. Jokin Altunak Bigarren Mailako Lau t'erdiko finala ere jokatu zuen 2014an, eta galdu egin zuen Artolaren aurka (22-8).

Bestalde, Mikel Urrutikoetxea finalera iritsi da finalerdietan orain arteko txapeldunari, Oinatz Bengoetxeari irabazita (22-12). Zaratamoko (Bizkaia) pilotaria Lau t'erdiko txapeldun izandakoa da, 2015ean Irujori finala irabazita.

Finalerako sarrerak salgai jarriko dira asteazken honetatik (arazoak 8) aurrera.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)