Olaizola II, min hartuta
Hirugarren eta laugarren posturako partida, bertan behera
Erredakzioa
Bengoetxea VI.ak eta Olaizola II.ak jokatu beharreko Lau t'erdiko Txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida ez da jokatuko. Aimar Olaizola min hartuta dago, faszitisa baitu ezker oin-zolan.
Oinatz Bengoetxeak eta Aimar Olaizolak jokatu beharreko Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida bertan behera geratu da, ez da jokatuko.
Aimar Olaizola min hartuta dago, eta ez dago jokatzeko moduan. Ezker oin-zolan faszitisa dauka, udatik arrastaka darama lesioa. Urriaren 21ean gaiztotu egin zitzaion lesioa Victorren aurkako partidan, eta Altunaren aurkako finalerdiaren ostean, mina handitu egin zitzaion. Lesioaren eraginez, ez du Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko.