Itxi

Gonzalez, hurrengo aurkaria

Lau t'erdikoa: Urrutikoetxea, final-laurdenetan Diazi irabazita

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Zaratamoko pilotariak 22-21 irabazi dio Diazi eta Sebastian Gonzalez txapeldunaren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

Mikel Urrutikoetxeak Lau t''erdiko txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu zuen ostiralean Balmasedako frontoian Iñigo Diazi 22-21 irabazita.

Norgehiagoka estua eta gogorra izan zen eta ez zen azkenara arte erabaki. Markagailua oso estu joan zen. Diazek opari asko egin zituen, batipat sake asko huts eginez. Batzuk labur geratu zitzaizkoan eta beste mordo bat luze. Hala eta guztiz, Diaz 21-20 irabazten zihoan. Sake ona egin eta Urrutikoetxearen erantzunaren ondoren kantxa guztia berarentzat zuela txapapera bidali zuen pilota. 21-21ekoarekin Urrutikoetxeak ez zuen barkatu eta garaipena lortu zuen (22-21).

Garaipen honen ondorioz Mikel Urrutikoetxea final-laurdenetan da eta iazko txapelduna Sebastian Gonzalez izango du aurkari Zaratamokoak.

Bideoak (1)