Eibarren
Lau t'erdikoa: Pablo Berasaluze final-laurdenetarako sailkatu da
Erredakzioa
Berrizko aurrelariak 22-17 gainditu du Iker Arretxe akatsez betetako norgehiagoka batean. Berasaluzeren hurrengo aurkaria Titin III.a izango da.
Pablo Berasaluzek final laurdenetarko txartela lortu du Iker Arretxe 22-17 gainditu ostean. Berriztarra markagailuan aurretik mantendu da partida hasieratik, eta nahiz eta Luzaideko aurrelariak norgehiagoka ia berdintzea lortu (17-16) Berasaluze gehiago izan da. Arretxe II.ak une garrantzitsuetan akats gehiagi egin ditu eta opari eskeini dizkio bizkaitarrari.
Final-laurdenetan, Pablo Berasaluzek Titin III.a izango du aurrean.