Une erabakigarriak
Lau t'erdikoa: Final-laurdenak, prest
Erredakzioa
Irujo, Gonzalez, Titin III. eta Retegi Bi serieburuak txapelketari ekingo diote Ruizi, Diaza, Berasaluze VIII.ri eta Barriolari, hurrenez hurren.
Asteburu honetan Lau t''erdiko pilota txapelketaren unerik erabakigarriena helduko da egungo txapeldun den Sebas Gonzalezen eta Martinez de Irujoren, Titin III.ren eta Retegi Biren debutarekin.
Lau t''erdiko final laurdenak ostiralean hasiko dira bi norgehiagokarekin. Sebastien Gonzalez titulua berritzeko lehia hasiko du Larrainzargo Ultzama pilotalekuan Mikel Urrutikoetxearen aurkako neurketarekin; Lizarran Martinez de Irujo Patxi Ruizen aurka arituko da nor baino nor gehiago (zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en).
Larunbatean Zornotzan Titin III. eta Beresaluze VIII., aurrez aurre eta jardunaldia itxiko du igandeko neurketa: Barriola Retegi Biren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan (zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en).