2. JARDUNALDIA
Ezkurdia eta Bengoetxea finalerdietan izango dira
eitb.eus
Beste bi sailkatuak honako norgehiagoka hauetatik aterako dira: Retegi Bi – Urrutikoetxea eta Altuna – Victor.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lau t'erdiko ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu ondoren, dagoeneko ezagutzen dira bi multzoetako lehendabiziko sailkatuen izenak: Joseba Ezkurdia eta Oinatz Bengoetxea.
Hala, A multzoan, Ezkurdiak Jokin Altunari igandean erraz irabazi zion (22-10), eta, hartara, finalerdietan izateko eskubidea bereganatu zuen. Ondorioz, multzo horretako bigarren txartela Altuna III.ak eta Victorrek izango dute jokoan euren artean (igandean), biak garaipen banarekin baitaude. Aitzitik, Aimar Olaizolak ez du sailkatzeko inolako aukerarik, jokatutako partida biak galdu baititu (azkena Victorren aurka, 22-17). Gainera, lesionatuta dago, eta uko egin dio Ezkurdiaren aurka jokatzeari.
B multzoari dagokionez, Bengoetxea VI.ak aise azpiratu du Retegi Bi astelehen honetan, Tolosako Beotibarren jokatutako neurketan (22-2). Garaipen horrekin leitzarra ere finalerdietara sailkatu da, lehen tokian, gainera. Multzoko beste lehian, Urrutikoetxea nagusitasun osoz gailendu zitzaion Elezkano herrikideari (22-5). Emaitza horiekin, Retegi Bi eta Urrutikoetxea aurrez aurre lehiatuko dira (larunbatean) finalerdietan izateko.
HIRUGARREN JARDUNALDIA:
Bengoetxea VI vs. Elezkano II
Antzizar (Beasain)
2018/10/26 21:00
Retegi BI vs. Urrutikoetxea
Labrit (Iruñea)
2018/10/27 18:00
Altuna III vs. Víctor
Astelena (Eibar)
2018/10/28 17:00
Honela daude sailkapenak bigarren jardunaldiaren ostean: