22-6
Elezkanok erraz irabazi dio dagoeneko sailkatuta zegoen Bengoetxeari
eitb.eus
Zaratamokoa 11-0eko partzialarekin aurreratu da, eta ez du inolako zailtasunik izan ligaxkako bere lehen puntua bereganatzeko, nahiz eta aurrera jarraitzeko aukerarik gabe egon.
Beasaingo Antzizar pilotalekuan ostiral honetan jokatu den Lau t'erdiko ligaxkako azken jardunaldiari zegokion partidan, Danel Elezkano oso erraz nagusitu zaio Oinatz Bengoetxeari (22-6). Bengoetxea finalerdietarako txartela poltsikoan zuela kantxaratu da; aldiz, Elezkanok ez zeukan txapelketan aurrera egiteko inolako aukerari,
Zaratamokoak egin du hasierako sakea, eta 11 tanto egin ditu bata bestearen atzetik (11-0), zeharo erabakigarria izan den aldea zabalduz. Leitzarra erritmo gabe zebilela ematen zuen, eta Elezkano, berriz oso bizi, tantoak berehala bukatzen baitzituen. Guztira 17 tanto egin ditu, eta bi pilota besterik ez ditu galdu. Bengoetxeak, aldiz, lau tanto egin ditu eta bost galdu.
Honela txandakatu dira tantoak:
1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 6-0, 7-0, 8-0, 9-0, 10-0, 11-0, 11-1, 12-1, 12-2, 12-3, 13-3, 14-3, 15-3, 16-3, 17-3, 18-3, 19-3, 19-4, 19-5, 20-5, 21-5, 21-6, 22-6.