17-22
Ezkurdiak jokatuko du Altunaren aurkako final handia
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Ezkurdia eta Urrutikoetxearen arteko partidak hasiera parekatua izan zuen, baina arbizuarrak aldea handitu zuen azken txanpan, eta berak lortu zuen garaipena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaia Frontoian jokatu den lau t'erdiko txapelketako finalerdietako bigarren partidan, Ezkurdia nagusitu da Urrutikoetxearen aurrean, norgehiagoka estu eta zirraragarri batean. Beraz, nafarrak eskuratu du final handia jokatzeko txartela.
Arbizuarrak Altunaren aurka neurtuko ditu indarrak azaroaren 18an, Nafarroa Arena frontoian, amezketarrak mendean hartu baitzuen Bengoetxea larunbatean.
Batetik, estreinakoz jokatuko du Ezkurdiak kaiolako finala, eta, bestetik, txapeldunaren titulua defendatu beharko du Altunak.
Final handia zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.