Itxi

21-22

Urrutikoetxeak hirugarren postua lortu du, Bengoetxeari irabazita

eitb.eus

Leer en Castellano

Partida bikaina eskaini dute Mikel Urrutikoetxeak eta Oinatz Bengoetxeak. Zaratamokoa nagusitu da 21-22ko emaitzarekin, eta hirugarren postuan amaitu du Lau t’erdikoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Urrutikoetxeak hirugarren postuan amaitu du 2018ko Lau t'erdiko Txapelketa, Oinatz Bengoetxeari 21-22 irabazi ostean 3. eta 4. postuak erabakitzen zuen partida.

Partida parekatuta hasi da. Hasieran Urrutikoetxea aurretik, gero Bengoetxea, eta, ondoren, berdinketa ugari; 5-5, 8-8 eta 11-11, esaterako. Tanto onak eskainiz ibili dira bi pilotariak, zaleen gozamenerako.

Hamaikanako berdinketaren ostean, beste bi eman dira; 13-13 eta 14-14. Partida gogorra, parekotasun handikoa eta kalitate bikainekoa izan da Mikel Urrutikoetxeak eta Oinatz Bengoetxeak eskaini dutena.

Hamalaunako berdinketa eta gero, 4 tanto jarraian egin ditu Urrutikoetxeak, eta aurretik jarri da (14-18). Bengoetxeak bolada txarra moztea lortu du 15-18koa eginda, baina hurrengo tantoan zabalera joan zaio gantxoa (15-19). Aurreko tantoan egindako hutsa azkar konpondu du Oinatz Bengoetxeak (16-19); hala ere, Urrutikoetxeak bikain erantzun dio 16-20koa lortzeko. Nafarraren bi-pareta bikainera iritsi eta zabalean tantoa egin du (16-21).

Urrutikoetxeak bere azken sakea baliatu nahi izan du, baina Bengoetxea ez da etsitzeko egon, eta bi pilotariek eskaini duten beste tanto bikain bat, Nafarroako pilotariak bikain amaitu du (17-21). Sakea berreskuratuta, aldeak murrizten jarraitu du Bengoetxea VI.ak,  bost tanto jarraian egin eta neurketa berdindu arte (21-21).

Berdinduta heldu da neurketa azken tantora. Oinatz Bengoetxeak sake ona egin, Urrutikoetxeak eraman, eta Bengoetxeak txapara bidali du pilota. Ondorioz, Mikel Urrutikoetxea garailea, 21-22ko emaitzarekin.

Albisteak (3)

Bideoak (1)