Finala
Nafarroa buru
eitb.eus
Lau t'erdiko Txapelketan 24 txapel lortu dituzte pilotari nafarrek, eta Aimar Olaizolak irabazi ditu gehien, 7 baititu.
Nafarroak irabazi ditu Lau t'erdiko Txapelketa gehien, 24 aldiz irabazi duelako txapelketa hori pilotari nafar batek, eta Aimar Olaizola da txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, 7 txapel irabazi baititu.
Ezkurdiak ez du inoiz Lau t'erdiko Txapelketa irabazi; Altunak, aldiz, bai. Jokin Altunak aurreko denboraldian lortu zuen txapel hori, finalean Urrutikoetxea 22-21 menderatuta.
Hona hemen lurralde bakoitzak Lau t'erdiko Txapelketan irabazitako txapel kopurua:
Lurraldea | Txapelak |
Nafarroa | 24 |
Errioxa | 3 |
Gipuzkoa | 3 |
Bizkaia | 2 |
Araba | 1 |
Lapurdi | 1 |