2019
Olaizola II.ak ez du 4 t'erdiko txapelketan parte hartuko
eitb.eus
Goizuetako Aimar Olaizola pilotaria hobeto dago, baina ez da guztiz sendatu lehiatzeko eta ondorioz 2019ko 4 t'erdiko txapelketan ez parte hartzea erabaki du.
Aimar Olaizolak uko egin dio 4 t'erdikoan aritzeari. Lesiotik ondo osatu den arren, bere burua ez du gehiegi behartu nahi.
Goizuetako pilotariak nahiago du Binakako Txapelketa ondo prestatu eta guztiz sendatzea.
Zazpi bider irabazi du Aimarrek 4 t'erdikoa, baina aurtengoan ez da arituko. 39 urte ditu Olaizolak, azaroan 40 beteko ditu.