Kargatzen...
Itxi

22-20

Ezkurdiak Jakari irabazi dio eta finalerako txartela lortu du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko du, finalerdietan Erik Jakaren aurka 22-20eko emaitzarekin nagusituta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdiak Lau t’erdiko Txapelketako finala jokatzeko txartela eskuratu du, finalerdietan Erik Jakari 22-20ko emaitzarekin irabazita. Maila handiko neurketa eskaini dute bi pilotariek.

Partidako lehen bi tantoak Ezkurdiak egin ditu (2-0), baina Jakak azkar erantzun dio, eta neurketa berdindu du (2-2). Ondoren, Ezkurdiak berriro aurrea hartu, eta Jakak bigarrenez berdindu du lehia (4-4). Bosnako (5-5) berdinketaren ostean hautsi du partida Joseba Ezkurdiak, zazpi tantoko abantaila hartuta (12-5).

Erik Jakak lortu du Ezkurdiaren bolada ona moztea (12-6), baina ez dio bere jokoari jarraikortasunik eman. Pixkanaka, Ezkurdia abantaila erabakigarriak hartzen hasi da (17-7), eta Jakari oso zail jarri zaio norgehiagoka.

Gauzak zail jarri zaizkion arren, Jakak ez du etsi, eta desabantaila sei puntura murriztu du (18-12). Ondoren, joko-bolada ona baliatuta, Erik Jakak aldeak murrizten jarraitu du, hiru tantora kokatu delarik (19-16).

Neurketako azken txanpa zirraragarria izan da. Bi pilotariak lur jota egon dira nekearen eraginez, baina Erik Jaka nagusitzen hasi da, tanto bakarrera gerturatu den arte (21-20). Joseba Ezkurdiak sufritzen jakin du, tantoa egitea lortu, eta garaipena erdietsi du (22-20).

Albisteak (2)

Bideoak (1)