Kargatzen...
Itxi

Finalerdietako emaitzak

Ezkurdiak eta Altuna III.ak finalean elkar ikusiko dute berriro

eitb.eus

Leer en Castellano

Bi pilotariek elkarren aurka jardun zuten Nafarroa Arenan jokatu zen iazko finalean, eta Arbizuko aurrelaria nagusitu zen (22-17).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko Txapelketako egungo txapelduna eta Jokin Altuna txapeldunordea berriro izango dira aurrez aurre kaiolako finalean urtebete igaro ondoren, eurak izan baitira asteburu honetan jokatutako finalerdietako irabazleak.

Arbizuarrak Erik Jaka garaitu zuen (22-20) larunbatean, Labriten, ikaragarri gogorra izan zen lehian, batak zein besteak irabazi ahal izan zutena.

Bere aldetik, amezketarrak ez zion aukerarik eman Unai Lasori (22-10), Bizkaia Frontoian jokatu zen bigarren finalerdian.

Horrenbestez, aurrelari biek datorren azaroaren 17an jokatuko dute finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Ez da elkarren aurka jardungo duten lehen finala; izan ere, joan zen urteko Lau t'erdiko Txapelketako azken partidan protagonista berak aritu ziren agertoki berean, eta orduko hartan Ezkurdia nagusitu zen (22-17).

Iazkoaz gain, Altunak Lau t'erdiko beste bi final jokatu ditu dagoeneko: 2016an, galdu egin zuen Oinatz Bengoetxearen aurka (22-21); 2017an, aldiz, irabazi egin zuen eta txapeldun bihurtu zen Mikel Urrutikoetxeari 22-21 irabazita.

Honako hauek izan dira pilotari biek multzoen fasean izan dituzten partidetako emaitzak:

EZKURDIA:

Bengoetxea VI vs Ezkurdia (8-22)

Ezkurdia vs Laso (22-21)

Ezkurdia vs Artola (22-14)

ALTUNA:

Altuna III.a vs P. Etxeberria (22-5)

Altuna III.a vs Jaka (22-19)

Victor vs Altuna III.a (9-22)

Albisteak (3)

Bideoak (1)