Itxi

'Kaiola'

Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu dute Bilbon

Redacción

Urteko azken txapelketaren aurkezpen ofiziala egin da Bilbon. Urriaren 8an hasiko da eta finala azaroaren 27an jokatuko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu da gaur Bilbon, bai Lehenengo Mailan eta baita Bigarrenean ere. 'Kaiola'koa urteko azken txapelketa ofiziala izango da. Txapelketa urriaren 8an hasiko da eta azaroaren 27an jokatuko da finala.

ASPE ordezkatuko dituzten pilotariak dira: Aritz Lasa, Idoate, Retegi Bi, Xala, Mtz de Irujo, Barriola, Gonzalez eta Titin III.a. Asegarcetik, berriz: Urrutikoetxea, Olaetxea, Berasaluze VIII.a, Saralegi, Patxi Ruiz, Arretxe II.a, Bengoetxea VI.a eta Olaizola II.a.

Zilarrezko mailako ASPEko pilotariak: Ongay, Cecilio, Zabaleta, Mendizabal III, Merino, Olazabal, Gorka, Jaunarena, Apezetxea. Asegarcen: Argote, Untoria, Tainta, Iza, Rico, Lemuno eta Albisu.


Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)