Lau t'erdiko txapelketa abian
Lasak aise irabazi du lau t'erdiko estreinako partidan (22-5)
ERREDAKZIOA
Urretxukoak neurketa erraz batean 22 eta 5 gailendu zitzaion Urrutikoetxeari. Biak min hartuta egon ostean heldu dira txapelketara, baina Lasak lesioen mamuak usatu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aritz Lasa nagusi izan zen partidaren lehen tantoetatik. Ezker gantxoa bikain erabili zuen eta airez zein sakez tanto andana pilatu zituen. Lasa eskuan min hartuta egon da udan zehar, baina lesioaren arrastoak desagertu ziren lau t'erdiko irekierako norgehiagokan. Mikel Urrutikoetxeak berriz ia entrenatu gabe heldu da txapelketara iskiotibialetan zunt-urradura izan ondoren eta minutu falta asko nabaritu ditu.
Berasaluzek, Urrutikoetxearen botileroak, animoak eman zizkion Asegarceko pilotariari sasoiko zegoela eta indarrak ateratzeko esanez, baina ez ziren nahikoa izan norgehiagokari buelta emateko. Lasak ihes egin zuen markagailuan eta 13 tantoko aldea atera zuen 17 eta 4koa eginez. Jarraian Urrutikoetxeak partidako azken tantoa egin zuen eta hortik aurrera Lasa bata bestearen jarraian 22. tantora heldu zen hurrengo partidarako sailkatuz.
Honenbestez urretxuarra Julen Retegiren aurka artituko da bere etxean datorren ostiralean. Bere familia eta lagunen animoak izango ditu Urretxuko pilotalekuan, baina bere etxekoen aurrean presioari ere aurre egin beharko dio.
Pilotazaleek kaiolako txapelketa Euskal Telebista eta eitb.com-en zuzenean ikusteko aukera izango dute.