Itxi

Lau t'erdiko txapelketa

Olaetxea eta Berasaluze erraz sailkatu dira final-zortzirenetarako

ERREDAKZIOA

Lizartzakoa eta Berrizkoa Bengoetxea eta Olaizolaren aurka arituko dira kaiolako torneoko ondorengo neurketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olaetxea  zen neurketako faboritoa eta ez du hutsik egin, zailtasun askorik gabe irabazi baitio Patxi Ruizi Iruñeko Labritean. Iaz txapelketan elkarren aurka aritu ziren eta partida 22 eta 20 bukatu zen. Gaurkoan gauzak ez dira berdin joan. Mikel Olaetxea hasieratik izan da nagusi eta lehenengo tantoak berarentzat izan dira, aurrenekoetatik 13 tantoko errenta lortuz (1-14).

Markagailua aurka zuela dena kontra izan du Estellakoak. Olaetxea zenbait pilota galdu ditu eta Patxi Ruiz aprobetxatzen saiatu da. Desberdintasuna gutxitzea lortu du 8 tanto jarraian eginez (9-14). Patxi Ruiz ez du etsi eta partiduari buelta ematen ahalegindu da, baina Olaetxea neurketaren kontrola berreskuratu eta partida irabaztea lortu du (13-22). Patxi Ruiz esnatu denerako berandegi zen. Emaitza honekin Olaetxea final-zortirenetan Oinatz Bengoetxearen aurka arituko da.

Patxi Ruiz-Olaetxea: 0-1, 1-1, 0-2, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 1-6, 1-7, 1-8, 1-9, 1-10, 1-11, 1-12, 1-13, 1-14, 2-14, 3-14, 4-14, 5-14, 6-14, 7-14, 8-14, 9-14, 9-15, 10-15, 10-16, 11-16, 11-17, 11-18, 11-19, 12-19, 12-20, 12-21, 13-21, 13-22.


Eguneko beste norgehiagokan Berazaluze izan da nagusi. Arretxe denbora zeraman pilota ikutu gabe eta ez da sasoian heldu Labrit pilotalekura. Partida bizia hasi dute bi pilotariak, baina Berazaluzek tantoak erraz bukatu ditu eta sakea behin eta berriz aprobetxatu du tantoak erdiesteko. Arretxek ez du zorterik izan lehen tantotan eta alde handia ireki da bi pilotarien artean.

Arretxe atzean babestu da Berasaluzeren erasoei aurre egiteko, baina ez da nahikoa izan eta Berrizkoak 14 tantoko aldea eskuratu du (15-1). Valcarloscoak erreakzionatu duenerako beranduegi zen. Tantoa lortu duenean, sakez zenbait puntu lortu ditu, baina Berasaluzek ez du barkatu eta sakea berreskuratu bezain laster markagailuan aldea handitzen aritu da. Azkenean 22 eta 8 bukatu da partida.

Berasaluze sailkatu da eta txapelketako hurrengo norgehiagoka Bilbon jokatuko du hilaren 15ean Aimar Olaizolaren aurka.

Berasaluze-Arretxe: 1-0, 2-0, 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 6-1, 7-1, 8-1, 9-1, 10-1 11-1, 12-1, 13-1, 14-1, 15-1, 15-2, 15-3, 15-4, 16-4, 16-5, 17-5, 17-6, 17-7, 18-7, 18-8, 19-8, 20-8, 21-8, 22-8.

Albisteak (1)

Bideoak (1)