Itxi

Astelena pilotalekuan

Lau t'erdikoa: Xalak Saralegi gainditu du (22-12)

Erredakzioa

Iparraldeko pilotariak garaipen garrantzitsua lortu du Eibarren eta Augusto Titinen aurka jokatu du final-laurdenetan..

Your browser doesn’t support HTML5 video

Yves Xalak final-zortzireneteako norgehiagoka Ekaitz Saralegiren aurka irabazi egin du (22-12) eta final-laurdenetarako sailkatu da. Buruz Buruko txapeldunak txapela eskuratzeko faboritoen artean dagoela argi eta garbi utzi du Eibarreko Astelena pilotalekuan.

Partidaren hasieran, Xalak markagailuan aurrea hartu du (5-2), baina Amezketako pilotariak emaitza iraultzea lortu du (8-9). 11-11koaren ostean Lekuineko aurrelariak nagusitasuna erakusti du eta Saralegik nekea somatu du. Azkeneko emaitza 22-12koa izan da.

Final-laurdenetan Titin III izango da Yves Xalaren aurkaria.

Albisteak (1)

Bideoak (1)