Final-laurdenak
Lau t'erdikoa: Irujo eta Xala, finalerdietara
Erredakzioa
Iberoko pilotariak 22-17 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Astelena frontoian eta Xalak 22-17 irabazi dio Titin III.ari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Martinez de Irujok eta Xalak Lau t'erdiko txapeleketako finalerdietarako txartela lortu dute final-laurdenetako norgehiagokak irabazi ostean.
Astelena frontoian, Eibarren, partida ona jokatu dute Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak. Erritmo bizia izan du norgehiagokak. Hasieran Bengoetxea izan da nagusi, baina Irujok markagailuari buelta ematea lortu du eta partida 22-17 irabazi du. Horrenbestez finalerdietarako txartela eskuratu du.
Final-laurdenetako beste partida Logroñoko Adarragan jokatu da eta Xalakk 22-17 irabazi dio Titini.
Finalerdietarako sailkatu diren pilotariak Aimar Olaizola, Abel Barriola, Juan Martinez de Irujo eta Xala dira.